ZERGATIK IZAN NAHI DUT ALKATEGAI.

Harrigarria gerta daiteke Donostiako Alkatetzan hogei urte eman zituenak -terrorismoaren garai gogorrenean gainera- udaletxera itzuli nahi izatea. Egiazko arrazoia da Donostiari bere herronkei aurre egitea eragozten dion autokonplazentzia, pasibotasun eta erabakiezin etengabearen nahasketak, kezka handia sortzen didala.

Arrakasta turistikoz hil daitekeen kalitatezko hirian bizi gara, polemika horrek herritarren beste kezka batzuk estaltzen ditu ere. Motore ekonomiko handi hori egoki kudeatzen eta arautzen ez denean haren kanpo-eragin negatiboek larriagotu egiten dituzte gurea arazoak.

Etxebizitzaren prezio altua, turismoaren olatuaren ondorioak, hala nola pisu turistikoen eta hotel berrien ugalketa, Donostian bizi gabe baliabideak dituzten pertsonen etxebizitza eros gogoak ere, 2011n ETAren terrorismoaren amaiera ondoren aurreikusten asmatu ez ziren egoerak dira.

Jarduera estrategikoak gelditzeak kezkatzen nau; gazte eta familientzako etxebizitza publiko eskuragarriaren eskaintza urriak, balio erantsia duten hirigintza eragiketak eta ekonomikoak adosteko gaitasuna eta balio erantsiko aldaketa ekonomikoak adosteko lidergorik ezak, mugikortasuneko aldaketa inprobisatu eta traketsek, edo Kulturaren Europako hiriburutzaren kudeaketaren porrotak eragindako atzerakadak puntako hiri gisa.

Donostiak lidergodun alkatetza behar du, ekimenerako ahalmen gehiagorekin, eta kolektiboaren defentsa nagusi izango duen hiri eredua. Donostiak ilusioa berreskuratu behar du, grina piztu eta herritarrak -helduak bezala gazteak- inplikatuko dituzten eta auzoen gizarte kohesioa sendotuko proiektuekin.

Erabaki handiak ezin dira baldintzatu interes ekonomiko partikularrekin, jarrera alderdikoiekin edo guztion beharrei muzin egiten dieten jarrerekin. Interes kolektiboa lehenetsi behar dugu. Udal gobernantzaren lehentasunei buruzko kontsentsu zibiko eta politiko zabal bat lideratzea premiazkoa da, ondarea sentiberatasunez kudeatzea, aniztasuna errespetatzea eta paisaia babestea. Eta helburu izan behar du klima aldaketaren aurkako borrokan erreferentziazko hiri bihurtzea krisian dagoen planeta honetan.

Udal gobernuari ez dagokio soilik zerbitzuen kalitatea bermatu beharra, beste administrazio batzuek kudeatzen dituztenekin inplikatzea baizik: Osakidetza, mendekotasuna duten pertsonentzako arreta, adinekoentzako egoitzak, garraioa, segurtasuna edo hezkuntza-eskaintza. Hiriaren aurrerabidearen neurria pertsonen zaintzak adierazten du. Hauek dira Donostiaren nortasuna eta baliorik handiena.

Haien ongizatearen alde borroka egitea da muina. Arrazoi horiek direla eta, irail honetan eman behar dudan urratsa da alkatetzarako hautagai sozialista izaten saiatzea. Hori lortzeko, alderdiak proposatua izatea ezinbesteko dut eta militantzia donostiarraren aldeko abalak jasotzera behartua nago. Abalek bakarrik utziko lidakete bigarren fasera pasatzen, hauteskunde primario demokratiko eredugarriak garatzeko. Ez nator ezer tenkatzera, ez; neure burua aurkezten dut nire hiriarentzat baliagarria izateko eta PSE-EEko ideien eztabaida laguntzeko.

Primarioen prozesua arrakastaz gainditzea lortuko banu, erabaki etiko batetik abiatuko da nire lana: Kongresuko diputatu karguari uko egingo diot zortzi hilabetez, apaltasunez eta gardentasunez, parte-hartzeari irekitako aurrekanpaina eta programa bat prestatzeko.


Odón Elorza / PSE-EE-PSOEko

Gipuzkoako diputatua / 2022ko irailaren 4a

Odón Elorza

Espacio de diálogo e interacción con el diputado socialista por Gipuzkoa.

Copyright © 2014 - 2018 - Odón Elorza. Todos los derechos reservados.