Emakume eta gizon sozialistak.

1. Donostia ez dabil ondo Goiarekin. EAJ eta Bildu nagusigoaren disputan ari bitartean, sozialistoi dagokigu alkatetza lortzeko ahaleginik handiena. Primarioetara aurkezten naiz arretarik jaso gabeko hiria garela ikusten baitut.

2. Primarioak hautagai sozialistarik onena aukeratzeko dira; Goiaren eta Izagirreren aurrean alkatetza berreskuratzeko benetako aukerak izan ditzakeen hautagaia. Herritarrei konfiantza eta lidergoa helaraziko dien norbait behar dugu, hiri-eredu berritzaile, jasangarri eta desberdintasun gutxiagorekin auzo guztiak zainduko dituen baten bidez beste indar batzuetako hautesleak erakartzeko gai izango dena. Koalizio-gobernua gidatzeko gaitasuna duen hautagaia.

3. Kalean ondoeza dago hiriaren erronka berriei aurre egiteko autokonplazentziaren aurrean, proiektu faltaz eta beharrezko diren erabakiak-hartzeko paralisiaz. EAJko alkatearen kudeaketa kaxkarraren ondorioa da guztia. Interes kolektiboak eta politika publikoak defendatuko dituen hiria lideratzeko ideia eta indarrekin sentitzen naiz.

4. Gazteentzako etxebizitza publikoaren eskaintza eskasaren arazoari egin behar diogu aurre, eragin negatiboei aurrea hartuko dien turismoa motor ekonomiko gisa hartzen duen eredurik ezari. Kultur berrikuntzak duen galga eta herritarrek erabakietan parte hartzeko biderik eza uxatu behar ditugu. Etorkizunerako estrategiarik eza baztertu behar dugu, ondarearekiko sentsibilitaterik eza, mugikortasunean egindako aldaketa traketsak.

5. Donostiarren artean ilusioa piztu eta aniztasuna gehitu nahi dut PSE-EEren (PSOE) zerrendari babes anitzak erantsiz Donostian. Hiriak botere ekonomikoen interes partikularrek eta arazoen ikuspegi hertsiak dituzten herritarrek makurraraziko ez duten alkatea behar du. Donostia Donostiako herritarrena da, eta horregatik proposatzen dut. gobernantza demokratikoa, parte-hartzailea eta gardena

6. Marisol eta militantzia osoarekin nahi ditut hauteskundeak irabazi. Erabakiak komiteekin eta militantziarekin partekatu nahi ditut. Eginkizun hori betetzeko Kongresuko diputatu karguari uko egingo diot. Horrela, zortzi hilabetez programa berritzaile bat egin ahal izango dut, militantziaren arteko lantaldeak eta eztabaidak sortuz. Halaber, elkarrizketari ekingo diot herritar eta erakundeekin.

7. Arrazoi horiengatik eta konpromiso horiekin, zuen botoa eskatzen dizuet. Elkarrekin Primario demokratiko eredugarriak egingo ditugu.

 

Odón Elorza /Alkatetzarako aurrehautagaia / 630 990 867 / Informatu hemen: odonelorza.com

Odón Elorza

Espacio de diálogo e interacción con el diputado socialista por Gipuzkoa.

Copyright © 2014 - 2018 - Odón Elorza. Todos los derechos reservados.